Lankidetza goratu dute Jakin Jardunaldiaren amaieran

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 23a, 14:36

Topa eginez amaitu berri dute gizarte mugimenduak hizpide izan dituen Jakin Jardunaldia Artzabalen. 

"Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak" UEUren udako 51. ikastaroen baitako Jakin Jardunaldia amaitu berri dute Artzabalen. Ohiturei onei segida eman diete; herriko sagardoarekin topa eginez agurtu dute bi eguneko saio sorta. Horrekin batera, ondoko talde argazkia atera dute. Aurretik, Mejillon Tigre kolektiboaren "Hitz esana" poesia emanaldiaz gozatu ahal izan dute Artzabalgo aretoan,
Eider Adeletx eta Ane Zubeldia (Eider Perez eta Ane Garcia) sortzaile bikotearekin.

Atzoko saioak bezala, gaurkoak ere Berria TB-k zuzenean eskaini ditu. Ondoko bideo hauetan duzue osorik Jakin Jardunaldiak emandakoa. Jakin-ek bestalde, egunotan emandakoa aldizkari berezi batean bildu eta argitaratuko du hurrengo hilabeteetan.