Ekainaren 29tik uztailaren 3ra

Hamaika ekimen, Usurbilgo bost festa egunetan

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 23a, 09:18

Jai Batzordeak ekainaren 29tik uztailaren 3 ospatuko diren Usurbilgo festen egitaraua josi du. Lerrootan aurtengo Santixabeletan izango dugun eskaintzaren berri.

Badatoz herriko festak! Astebete barru parranda giro betean izango da Usurbil. Ekainaren 29an hasi eta uztailaren 3ra arte, denetariko hitzordu eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izango da: oilasko biltzaileak, Haurren Eguneko ekimenak, kontzertu gauak, kalejirak, dantza saioak, bazkariak, herri kirolak... Ohi bezala, denetarik eta denontzako jaiak. Hemen Jai Batzordeak osatu duen egitarauaren berri:

Usurbilgo jaiak

Ekainak 29-uztailak 3
11:00-13:00/18:00-20:00 Zirriborro tailerreko ikasleen pintura eta eskulanak ikusgai Sutegin.

Ekainak 29, osteguna
06:00 Oilasko biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
14:00 Oilasko biltzaileen itzulera eta bazkaria.
16:00 Pala txapelketa: kirol egokituen erakustaldia eta binakako finala.
19:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera Joxe Martin Sagardia plazan, gazte eragileen eskutik.
Ondoren, herri-kalejira, besteak beste buruhandi eta erraldoiekin.
20:00 Gazte txupinazoa, txosnen irekiera.
23:00-00:30 Dantzaldia frontoian: Laket.
Jarraian, Bertsio Gaua txosnetan.

Ekainak 30, ostirala
9:45 Haur eta gazteei harrera, Joxe Martin Sagardia plazan.
10:00-13:00 Txikienentzat puzgarriak frontoian.
10:00-12:00 Gaztetxoentzako erronka (LH5etik DBH2ra).
10:00-12:00 Ginkana (LH1etik LH4ra).
10:30-11:30 Txutxu trena: Haur Eskola, Eguneko Zentroa eta Artzabalgo helduak.
11:30-13:30 Txutxu trena, Bordatxo aurretik.
12:00-13:30 Buruhandi eta erraldoian emanaldia.
13:30 Umeen bazkaria Artzabalen.
14:30 Gazte bazkaria txosnetan. Aurretik, “marianitada” eta jokoak.
Ondoren, bingoa.
15:00-18:00 Ur puzgarriak Kiroldegi aurrean.
15:30-17:30 Txutxu trena, Bordatxo aurretik.
18:00 Distopia Elektrotxaranga.
18:30 Txokolate jatea Artzabalen.
19:00 Herri kirolak. Herritarrez osaturiko bi talde lehian: txinga, trontza, aizkora, korrika, giza-proba, harrijasotzea.
23:00 Niko Etxart&Hapa-Hapa frontoian.
Txosnetan: Pleura, La Furia, La Fulana DJ.

Uztailak 1, larunbata
11:00 Bola txapelketa Askatasuna plazako bolatokian.
12:30 Herriko dantzariak frontoian.
Kuxkuxtu Txaranga.
14:00 Zikiro jana, Askatasuna plazan.
17:30 Sokamuturra Udarregin.
18:00 Mexikortxo rantxerak txosnetan.
Ondoren, Laskotxaranga.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak.
23:00 Kontzertuak frontoian: Mihise eta Xiberoots.
Ondoren, txosnetan: Rukula, Odei Latxironga Dj-a.

Uztailak 2, igandea
Egunsentian, Skapaie elektrotxaranga.
Ondoren, gaupaseroen argazkia.
09:00 Esnadeia txistulariekin.
12:00 Sokadantza, Joxe Martin Sagardia plazan.
Ondoren, lore eta salda banaketa.
12:00 Triku taldearekin kalejira eta joaldunak.
17:00 Esku pilota txapelketako finalak.
18:30 Runba poteoa eta parodia txosnetatik.
19:00 Bertsolariak Joxe Martin Sagardia plazan: Sustrai Colina, Igor Elortza, Alaia Martin eta Eli Pagola. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal.
22:00 Kontzertuak txosnetan: Kohatu eta Lukiek.
Ondoren, Fresa Morango DJ-a.

Uztailak 3, astelehena
09:00 Esnadeia trikitilariekin.
11:00-13:00 Toka txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa, Artzabalen.
11:00-13:00 Kolore Festa.
13:00 Kolore Festako opari-banaketa.
14:00 Jubilatuen bazkaria, Atxegan.
15:30 Musa txosnetan.
15:30-18:30 Puzgarriak Olanoeneko plazan eta Joxe Martin Sagardia plazan.
18:30 Emanaldia Artzabalen: Gure Pakea Dantzan.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak.
19:00 Puro Relajo taldea Artzabalen.
19:00 Paella lehiaketa txosnetan.
20:00 Disko festa eta karaokea Gaztelekuan.
23:00 Maskota erretzea eta traka.
Ondoren, txosnetan: Amiltzen eta karaokea.