Bazkideen bilkura
Urteko ohiko bazkideen bilkura deitu du Usurbil Kirol Elkarteak, larunbat honetarako, ekainak 24, goizeko 10:00etan Potxoenean.
Euskal Selekziorako deitua
Euskal Eskubaloi Federazioak Euskal Selekzioaren entrenamenduak eta partidak iragarri ditu egunotarako. Hainbat taldeetako jokalariak deitu dituzte, tartean usurbildar bat; Usurbil K.E.-ko Jon Mikel Elexpe. Gasteizen, Zumarragan eta Elgoibarren jokatuko dituzte partidak asteburuan.
Eskubaloi Kanpusa
Egunotan eskubaloi kanpusa antolatu du 60 urte bete dituen Usurbil Kirol Elkarteak; zehazkiago esanda, ekainaren 22, 23, 26, 27 eta 28an, 9:30-12:30 artean Oiardo Kiroldegian. Kanpusean eskubaloiarekin erlazionatutako ariketa eta jolas desberdinak egingo dituzte haur eta gazteek, baina baita beste zenbait jarduera ere. Eskubaloi kanpusa, LH3, LH4, LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko umeei eskainiko diete. Ekintza batzuk, adin guztiak elkartuta egingo dituzte eta beste batzuk adin-taldeka.
Eskubaloi Eskola
LH5eko eta LH6ko haurrek hartu ahalko dute parte Eskubaloi Eskolan. Entrenamenduak astean behin izango dira, astearteetan 18:30-20:00 artean eta hilabetean partida bat edo bi. Urteko kuota 50 euroko izango da. "Anai-arreba bat baino gehiago izanez gero, 25 euro ordaindu beharko ditu bigarren jokalariak eta ondorengoek". Usurbil KE-ko kideek aditzera eman dutenez, izen-ematea ekainaren 30ean amaituko da. Esteka honen bitartez egin behar da: https://labur.eus/hhPpV