Sutegi udal liburutegia
Astelehen honetatik, ekainaren 26tik aurrera udako ordutegian zabalduko dute baita Sutegi udal liburutegia; astelehenetik ostiralera soilik (larunbatetan ez), 9:30-14:00 artean. Ekainaren 26an bertan eta uztaileko astelehenetan arratsalde partean baita, 17:00-19:00 artean. Informazio gehiago, bideotatik jaso daiteke:
943 360 692
liburutegiak.euskadi.eus/katalogobateratua
Euskotren
Ekainaren 19az geroztik udako ordutegia du indarrean. "Trenen zerbitzu erregularra indartu egingo da hondartzak dituzten kostaldeko herrietara joatea errazteko" baita beste udalerrietara ere asteburuetan. Ondorioz, tartean, Zumaia eta Donostia arteko tren zerbitzua indartuko du, larunbat, igande eta jai egunetan. Kasuotan, 13:50-20:50 artean ordu erdiro izango da tren zerbitzua Donostia aldera eta 15:00-22:30 artean Orio aldera. Gainerako ordu tarteetan, urtean zehar izaten den moduan, orduero.
Informazio gehiagorako:
944 333 333
euskotren.eus
Bus-taxia
Uztailaren 4tik aurrera martxan izango du udalerriko txoko ezberdinak lotzen dituen doako garraio zerbitzuak udako ordutegia. Urtero moduan, goizez bakarrik ibiliko da bidean uztailean (hilaren 3an, 25ean eta 31n izan ezik, jai egunak baitira), arratsaldeetan ez uztaila osoan. Abuztuan "Bidez Bide" izeneko zerbitzu hau etenda egongo da eta irailaren 1etik aurrera ohiko ordutegira itzuliko da. Uztailari dagokionean, 7:30etan, 10:30etan eta 13:30etan abiatzen diren zerbitzuei eutsiko die bus-taxiak; arratsaldekoak (15:30/19:00) bertan behera geratuko dira. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide
Lurraldebus
Oraindik ezer zehaztu ez duen arren, aurreko urteetan abuztuan izaten du Lurraldebusek, uda parteko ordutegia indarrean. Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus
Oiardo Kiroldegia
Uztailean eta abuztuan udako ordutegia izango du indarrean Oiardo Kiroldegiak:
-Lanegunak: 7:00-13:00/15:30-20:15 (Igerilekuaren itxiera ordua: 12:45/20:00).
-Larunbatak, igandeak eta jai egunak: 9:00-13:00 (Igerilekuaren itxiera ordua: 12:45).
Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi
Kzgunea
Ekainaren 30era arte 16:00-20:00 artean zabalduko dute Usurbilgo KzGunea. Uztailean goizez, 09:00-13:00 artean eta abuztuan itxita egongo da. Irailaren 1ean irekiko dute berriz. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuko ordutegia urte garai honetara egokitu ohi dute urtero:
-Uztailaren 15era arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.