Badatoz Usurbilgo jaiak eta nabari da herriko txoko ezberdinetan. Dagoeneko ezohiko zenbait ibilgailu etortzen hasiak dira. Datozen orduotan, anbulatorio pareko eremu hau feria gunean bilakatuko dute. Izan ere, ate joka ditugu herriko festak; ekainaren 29an hasiko dira. Amaitu, aldiz, dakizuenez uztailaren 3an emango zaie amaiera Santixabelei. Halere, feria gunea egun gehiagotan izango da zabalik. Festak bukatu eta biharamunean, hilaren 4an ere irekita izango dute.
Prezio bereziak
Ohi bezala, feston bueltan bi egunetan prezio bereziak izango dira; batetik, ekainaren 30eko Umeen Egunean eta baita uztailaren 4an ere.