Ate joka ditugun Usurbilgo jaiak ere izerdi patsetan bizitzeko aukera izango dugu antolatu dituzten kirol hitzorduekin. Hasteko, azken asteotan jokoan izan den herriko pala txapelketa amaitzear da. Astearte honetan izango dira finalerdiak eta ostegunean finalak eta baita pala egokituko jaialdia ere.
Bestalde, mende erdia bete duen eskupilota txapelketako finalak ere, ohi bezala, Santixabel egunez izango dira, uztailaren 2an. Finalerdiak jokatuak daudenez, hautatuak dituzte finalistak.
Pilota eta palarekin batera, herrikideen arteko herri kirolak izango dira. Kirol hitzordu gehiago ere bai. Hemen agenda:
Usurbilgo jaietako kirol agenda
Ekainak 27, asteartea
18:30 Usurbilgo binakako Pala Txapelketako finalerdiak Usurbilgo frontoian.
1-Zumeta-Juanes vs Ibargoien- Galarraga
2-Agirretxe-Lorenzo vs Errekondo-Sagastume
Ekainak 29, osteguna
15:30 Pala egokituko jaialdia Usurbilgo frontoian. Parte hartzaileak:
1-Aingeru-German - Leire-Mikel
2-Manu-Asier - Joseba-Beñat
3-Lehen partidako galtzailea- 2. partidako irabazlea
4-2. partidako galtzailea- 1. partidako irabazlea
5-Finala eta 3. zein 4. partidetako irabazleak.
Ekainak 30, ostirala
19:00 Herri kirolak. Herritarrez osaturiko bi talde lehian: txinga, trontza, aizkora, korrika, giza-proba, harrijasotzea.
Uztailak 1, larunbata
11:00 Bola txapelketa Askatasuna plazako bolatokian.
Uztailak 2, igandea
17:00 Esku pilota txapelketako finalak:
-Kadeteak: Alejo-Errasti (Pagazpe) - Aburuza-Pagola (Añorga)
-Nagusiak: Orbegozo-Albeniz (Orio) - Olaizola-Aranguren (Eple-Orereta)
Uztailak 3, astelehena
11:00-13:00 Toka txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa, Artzabalen.