Usurbilgo jaiak 2023

Pala txapelketako finalerdiak gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko ekainaren 27a

Ostegunean jokatuko den finalera nortzuk igaroko diren jakingo dugu gaur.

Azken asteotan jokoan izan dira festen bezperatan edota jaietan amaitzen diren zenbait txapelketa; Aztarri-Cup, baita Usurbilgo pala eta pilota txapelketak ere. Gazte asanbladakoen ekimena ekainaren 16an borobildu zuten. Pilota txapelketako finalistak ere egun haietan erabaki zituzten. Pala txapelketakoak gaur; astearte honetan, ekainaren 27an jokatuko dira lehiaketa honetako finalerdiak, 18:30etan frontoian. Etzi ospatuko da final handia, pala egokituko jaialdiaren baitan. Pilotako finalak, ohi bezala, uztailaren 2an, Santixabel egunez izango dira.


Usurbilgo jaiak
Ekainak 27, asteartea
18:30 Usurbilgo binakako Pala Txapelketako finalerdiak Usurbilgo frontoian.
1-Zumeta-Juanes vs Ibargoien- Galarraga
2-Agirretxe-Lorenzo vs Errekondo-Sagastume

Ekainak 29-uztailak 3
11:00-13:00/18:00-20:00 Zirriborro tailerreko ikasleen pintura eta eskulanak ikusgai Sutegin.

Ekainak 29, osteguna
06:00 Oilasko biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
14:00 Oilasko biltzaileen itzulera eta bazkaria.
15:30 Pala txapelketa: kirol egokituen erakustaldia eta binakako finala.
Pala egokituko jaialdiko parte hartzaileak:
1-Aingeru-German - Leire-Mikel
2-Manu-Asier - Joseba-Beñat
3-Lehen partidako galtzailea- 2. partidako irabazlea
4-2. partidako galtzailea- 1. partidako irabazlea
5-Finala eta 3. zein 4. partidetako irabazleak.
19:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera Joxe Martin Sagardia plazan, gazte eragileen eskutik.
Ondoren, herri-kalejira, besteak beste buruhandi eta erraldoiekin.
20:00 Gazte txupinazoa, txosnen irekiera.
23:00-00:30 Dantzaldia frontoian: Laket.
Jarraian, Bertsio Gaua txosnetan.

Ekainak 30, ostirala
9:45 Haur eta gazteei harrera, Joxe Martin Sagardia plazan.
10:00-13:00 Txikienentzat puzgarriak frontoian.
10:00-12:00 Gaztetxoentzako erronka (LH5etik DBH2ra).
10:00-12:00 Ginkana (LH1etik LH4ra).
10:30-11:30 Txutxu trena: Haur Eskola, Eguneko Zentroa eta Artzabalgo helduak.
11:30-13:30 Txutxu trena, Bordatxo aurretik.
12:00-13:30 Buruhandi eta erraldoian emanaldia.
13:30 Umeen bazkaria Artzabalen.
13:00 Marianitada txosnetan.
14:30 Gazte bazkaria txosnetan. 
Ondoren, Aitor eta Galderren aldeko elkartasun argazkia.
Ondoren, bingo musikatua.
15:00-18:00 Ur puzgarriak Kiroldegi aurrean.
15:30-17:30 Txutxu trena, Bordatxo aurretik.
18:00 Distopia Elektrotxaranga.
18:30 Txokolate jatea Artzabalen.
19:00 Herri kirolak. Herritarrez osaturiko bi talde lehian: txinga, trontza, aizkora, korrika, giza-proba, harrijasotzea.
23:00 Niko Etxart&Hapa-Hapa frontoian.
Txosnetan: Pleura, La Furia, La Fulana DJ.

Uztailak 1, larunbata
11:00 Bola txapelketa Askatasuna plazako bolatokian.
12:30 Herriko dantzariak frontoian.
Kuxkuxtu Txaranga.
14:00 Zikiro jana, Askatasuna plazan.
17:30 Sokamuturra Udarregin.
18:00 Mexikortxo rantxerak txosnetan.
Ondoren, Laskotxaranga.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak.
23:00 Kontzertuak frontoian: Mihise eta Xiberoots.
Ondoren, txosnetan: Rukula, Odei Latxironga Dj-a.

Uztailak 2, igandea
07:00 Skapaie elektrotxaranga.
Ondoren, gaupaseroen argazkia.
09:00 Esnadeia txistulariekin.
12:00 Sokadantza, Joxe Martin Sagardia plazan.
Ondoren, lore eta salda banaketa.
12:00 Triku taldearekin kalejira eta joaldunak.
17:00 Esku pilota txapelketako finalak:
-Kadeteak: Alejo-Errasti (Pagazpe) - Aburuza-Pagola (Añorga)
-Nagusiak: Orbegozo-Albeniz (Orio) - Olaizola-Aranguren (Eple-Orereta)
18:30 Runba poteoa eta parodia txosnetatik.
19:00 Bertsolariak Joxe Martin Sagardia plazan: Sustrai Colina, Igor Elortza, Alaia Martin eta Eli Pagola. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal.
22:00 Kontzertuak txosnetan: Kohatu eta Lukiek.
Ondoren, Fresa Morango DJ-a.

Uztailak 3, astelehena
09:00 Esnadeia trikitilariekin.
11:00-13:00 Toka txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa, Artzabalen.
11:00-13:00 Kolore Festa.
13:00 Kolore Festako opari-banaketa.
14:00 Jubilatuen bazkaria, Atxegan.
15:30 Musa txosnetan.
15:30-18:30 Puzgarriak Olanoeneko plazan eta Joxe Martin Sagardia plazan.
18:30 Emanaldia Artzabalen: Gure Pakea Dantzan.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak.
19:00 Puro Relajo taldea Artzabalen.
19:00 Paella lehiaketa txosnetan.
20:00 Disko festa eta karaokea Gaztelekuan.
23:00 Maskota erretzea eta traka.
Ondoren, txosnetan: Amiltzen eta karaokea.