#U23

Hauteskunde egunerako mahaikideak hautatu dituzte

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 27a, 19:10

Udaltzaingo bidez jakinaraziko zaie nortzuk lan egin beharko duten uztailaren 23an.

Hautatu dituzte. Astearte arratsalde honetan egin duten osoko bilkuran zozketa bidez aukeratu dira uztailaren 23an egingo diren Espainiako Gorteetarako bozketa egunez hauteslekuetan lan egitea egokituko zaien herrikideak.

Programa informatiko batek ausaz erabaki du udalerriko zortzi mahaietarako 72 herrikideak nortzuk izango diren. Haietatik 24 izango dira titularrak, gainerakoak lehen eta bigarren ordezkoak. Mahai bakoitza, gogoan izan, lehendakariak eta bi bokalek osatzen dute. Bakoitzak bina ordezko izaten ditu, guztira bederatzi kide hautatu beraz hautesleku bakoitzean. Haiei guztiei jakinarazpena egunotan helduko zaie Udaltzaingoaren bidez.

Kanpaina ate joka
Gainerakoan, uztailaren 23ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeei begirako prestaketa lanak aurrerabidean doaz. Datorren aste amaieran, uztailaren 7an abiatuko da hauteskunde kanpaina. Hilaren 21era arte luzatuko den tarte horretako ekimenak egiteko baimenduko diren lekuen zerrenda kaleratu zuen Donostialdeako Hauteskunde Batzordeak, ekainaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Usurbilen, uztailaren 7an hasi eta 21era arte, Sutegin, Santuenea auto elkarteko egoitzan, Aginagako udal lokalean, Potxoenean edota Artzabalgo egoitzan egin ahalko dira herritarren botoa erakartzea xede izango duten ekimenok. Kanpoko lekuei dagokienean, Kaxkoko, Aginagako, Zubietako eta Santueneko frontoiak nahiz Askatasuna plaza baliatu ahalko dira hitzorduotarako. 

Posta bidezko bozka
Bestalde, gogoan izan, posta bidez bozkatzea eskatzeko epea zabalik duzue Correoseko bulegoan. Azkenean, uztailaren 20ra arte eman ahalko da botoa modalitate horretan. 

Hauteslekuak
Ohi bezala, uztailaren 23an, goizeko 9:00etan hasi eta arratsaldeko 20:00ak arte zabalik izango dira hautesleku guztiok. Maiatzaren 28koekin alderatuta, aldaketarik ez. Udarregi ikastolan hiru mahai egokituko dituzte, bi Kalezarko Haur Eskolan, hautesleku bana Aginagako Eskolan eta Santuenea Elkartearen egoitzan. Azkena, Zubietako Lanbide Eskolan, Usurbil aldean bizi diren zubietarrentzat. Donostia aldean bizi direnek, bertako eskola txikira joan beharko dute.

 

Udalerria

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

Hauteslekuaren helbidea

USURBIL

01

001

 

A

A I

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

001

 

B

J Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

002

01

A

A Z

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

01

002

02

B

A Z

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA)

USURBIL

01

003

01

A

A I

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

01

B

J Z

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

02

C

A Z

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA)

USURBIL

01

004

 

U

A Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

DONOSTIA

06

012

02

B

A Z

ZUBIETAKO ESKOLA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)



Egutegia
Uztailaren 13ra arte: posta bidez bozkatzea eskatzeko aukera Correosen.
Uztailak 3-16: posta bidez bozkatzea eskatu dutenek dokumentazioa jasoko dute.
Uztailak 4-20: aurrez hala eskatu dutenek, posta bidez bozkatzeko aukera Correosen. Nortasun agiria aurkeztu beharko da.
Uztailak 7-21: hauteskunde kanpaina.
Uztailak 22: hausnarketarako eguna.
Uztailak 23: bozketa eguna, 9:00-20:00 artean.