2023-27 legealdia

Legealdi berrirako udal antolaketa malguagoa

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 27a, 20:13

Datozen lau urteotarako udal antolaketa definitu dute gaur egin duten ezohiko osoko bilkuran.

Abiatu berri duten legealdi berrirako udal barruko antolaketa zehazteko baliatu dute, astearte honetarako, ekainaren 27rako deitu duten osoko bilkura. Bi alkateordeak izendatu dituzte, udal taldeak osatu, batzorde informatzaileen antzera, Udalak gainerako erakunde eta organoetan izango duen ordezkaritza ere definitu dute Tokiko Gobernu Batzarrekoa, dedikazioa izango duten karguak nortzuk izango diren ere erabaki dute...

Lau urtean behin, udal hauteskundeen ondotik udalbatza osatu eta legealdi berria abiatzeko hartu behar izaten dituzten erabakiak dira horiek guztiak. Xehetasunak, albiste honetan beherago dituzue. Bada berrikuntzarik.

Malgutasunerantz
Nabarmen murriztu dituzte orain arte Udalak zituen batzorde informatzaileak. Aurreko legealdian hamaika ziren, datozen lau urteotan hiru baino ez dira izango: lurraldea, herritarrak eta antolaketa (udal barruko antolaketa) izenekoak. Aldaketa honen nondik norakoak azaldu ditu gaurko osoko bilkuran, alkate Agurtzane Solaberrieta Mesak. Azken aldian udal barruan bideratu duten hausnarketa prozesuaren harira dator. Bertan, udal egitura "zurrunetik malguagoetara" igarotzeko beharra identifikatu zuten, "koordinazioa erraztu eta eguneroko funtzionamendua errazte" aldera. Udal politikak zeharlerroz jorratzeko hainbat udalek egindako aldaketa honetara batzea beharrezkotzat jo zuten. Hortik, besteak beste, batzorde informatzaileen kopuruan izandako murrizketa.

Ordainsariak
Hamaikatik hirura gutxitzeak, gainera, beste aldaketa bat ere ekarriko du; batzorde gutxiago egin beharra, baina egiten direnak iraupen luzeagokoak izatea. Horrek aldez aurreko prestaketa lan handiagoa eskatuko duela jakinda, dedikaziorik ez duten zinegotziek bilera bakoitzeko orain arte jasotako ordainsaria bikoiztea erabaki dute (lehen 50 euro jasotzen zituen zinegotzi bakoitzak, aurrerantzean 100 euro). Gainerakoan, udalbatzar eta tokiko gobernu batzarretan parte hartzeagatik orain arte bezala 50 euro jasoko ditu dedikaziorik ez duen zinegotzi bakoitzak. Udal talde bakoitzak bi ordainsari jasoko ditu; bat dituen zinegotzi kopuruaren araberakoa, eta bestea, talde bakoitzari dagokion kopuru finkoa. Aurreko legealdian bezala, dedikazio osora jardungo dute alkateak eta bi alkateordeek eta EAJ-ko zerrendaburuak dedikazio erdira. Azken lau urteotan bezala, Udalaren berri komunikatzeaz arduratuko den langilea izatea ere aho batez onartu dute.

Orain arteko ordainsari bera jasoko dute denek. Ordainsariak EHBilduk duen soldata-taulan finkaturiko irizpideen araberakoak izango dira. 

Aipatu izendapen eta udal antolaketari lotutako erabaki guztiok aho batez onartu dituzte udal ordezkari guztiek gaurko osoko bilkuran.

Azken kargu hartzea
Ekainaren 17an udalbatza berria osatu zuten ezohiko osoko bilkuran ezin izan zuen bertan egon eta gaur hartu du ofizialki zinegotzi kargua, EAJ-PNV udal taldeko ordezkari Josune Urkola Larrartek.



2023-27 LEGEALDIRAKO UDAL ANTOLAKETA
Alkateordetzak
-1. alkateordetza: Ainhoa Arrozpide Landa (EHBildu).
-2. alkateordetza: Iratxe Begiristain Otegi (EHBildu).



Hiru talde politiko

EHBildu alderdiko udal-taldea
Kideak: Agurtzane Solaberrieta Mesa, Jon Mikel Azpiazu Zubeldia, Ainhoa Arrozpide Landa, Xabat Beloki Segurola, Iratxe Begiristain Otegi, Xabier Aranburu Leiva, Jose Maria Lizaso Azconobieta, Oskar Santamaria Picabea, Maialen Iñarra Arregi.
Bozeramalea: Ainhoa Arrozpide Landa.
Bozeramale ordezkoa: Iratxe Begiristain Otegi.

EAJ/PNV alderdiko udal-taldea
Kideak: Xabier Otxoa Muñoz, Ivan Iriondo Axpe, Josune Urkola Larrarte.
Bozeramalea: Xabier Otxoa Muñoz.
Bozeramale ordezkoa: Ivan Iriondo Axpe.

PSE-EE alderdiko udal-taldea
Kidea: Petra Romero Pozo.
Bozeramalea: Petra Romero Pozo.


Hiru batzorde informatzaile
Izenak: lurraldea, herritarrak eta antolaketa.
Batzorde bakoitzeko kide kopurua: 5.
Talde politiko bakoitzak izango duen ordezkaritza: 3 kide EHBilduk, kide bat EAJ-PNVk eta kide bat PSE-EEk.
 

Dedikazioa izango duten karguak
Dedikazio osoa: 
Agurtzane Solaberrieta Mesa Alkateak, Ainhoa Arrozpide Landa lehen alkateordeak eta Iratxe Begiristain Otegi bigarren alkateordeak.
Dedikazio partziala (%50): 
Xabier Otxoa Muñoz EAJ/PNVko zerrendaburuak.


Tokiko Gobernu Batzarra
EHBilduko ordezkarion izendapena:

EHBilduko ordezkari Agurtzane Solaberrieta Mesa, Ainhoa Arrozpide Landa, Iratxe Begiristain Otegi, Xabat Beloki Segurola, Joxe Mari Lizaso Azkonobieta.

Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea alkatearen eskumenok:
1  Obra handietarako baimenak, sailkaturiko ihardueren baimenak eta lehen erabilpenekoak ematea.
2  Urbanizazio-proiektuen onarpena.
3  Udalbatza Plenoaren eskuduntzakoak ez diren hirigintz izaerako hitzarmenak onartzea eta jarraipen bat egitea.
4  Tokiko Gobernu Batzarrak esleitutako obra, zerbitzu, eta orokorrean, organo honek esleitutako hitzarmenen ziurtagiri eta kitapenak onartzea.
5  Gastuak baimendu eta erabili; beti ere kopurua, Udal Aurrekontuaren errekurtso arruntetik %5-a baino gorakoa denean eta %10-a baino gorakoa ez denean.
6  Edozein motatako kontratazio eta emakidak egin; beti ere kopurua, Udal Aurrekontuaren errekurtso arruntetik %5-a baino gorakoa denean eta %10-a baino gorakoa ez denean.
7  Ondasunak eta eskubideak erosi; beti ere kopurua, Udal Aurrekontuaren errekurtso arruntetik %5-a baino gorakoa denean eta %10-a baino gorakoa ez denean.
8  Udal Ondasunak saldu; beti ere kopurua, Udal Aurrekontuaren errekurtso arruntetik %5-a baino gorakoa denean eta %10-a baino gorakoa ez denean.
9  Enplegu Eskaintza Publikoa onartzea.

Udal ordezkaritza beste organo eta erakundeetan

Erakundea

Ordezkariak

Ordezkoak

UEMA

1. Oskar Santamaria Pikabea.
2. Maialen Iñarra Arregi.
3. Agurtzane Solaberrieta Mesa. 4. Jon Mikel Azpiazu Zubeldia.

1. Xabat Beloki Segurola.
2. Xabier Aranburu Leiva.
3. Ainhoa Arrozpide Landa.
4. Iratxe Begiristain Otegi.

EUDEL

1. Agurtzane Solaberrieta Mesa.

1. Ainhoa Arrozpide Landa.

EUSKAL FONDOA

1. Joxe Mari Lizaso Azkonobieta.

1. Agurtzane Solaberrieta Mesa.

KONTSEILU ESKOLARRAK

1. Xabier Aranburu Leiva.

1. Iratxe Begiristain Otegi.

BEHEMENDI

1. Joxe Mari Lizaso Azkonobieta.

1. Oskar Santamaria Pikabea.

AÑARBE MANKOMUNITATEA

1. Ainhoa Arrozpide Landa.

1. Agurtzane Solaberrieta Mesa.

SAN MARKO MANKOMUNITATEA

1. Ainhoa Arrozpide Landa.
2. Iratxe Begiristain Otegi.

1. Agurtzane Solaberrieta Mesa.
2. Xabier Aranburu Leiva.

GARBITANIA

1. Ainhoa Arrozpide Landa.

1. Iratxe Begiristain Otegi.

UDALBILTZA

1. Xabat Beloki Segurola.

1. Jon Mikel Azpiazu Zubeldia.

ELHUYAR FUNDAZIOA

1. Agurtzane Solaberrieta Mesa.

1. Maialen Iñarra Arregi.

BETERRI BURUNTZA MANKOMUNITATEA

1. Iratxe Begiristain Otegi.
2. Agurtzane Solaberrieta Mesa.

1. Ainhoa Arrozpide Landa.
2. Joxe Mari Lizaso Azkonobieta.

HOBEKI

1. Ainhoa Arrozpide Landa.

1. Iratxe Begiristain Otegi.