#M28

Foru hauteskundeetako behin betiko emaitzak kaleratu dituzte

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 28a, 08:56

Maiatzaren 28an izandako foru hauteskundeetako behin betiko emaitzak kaleratu ditu Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak, asteazken honetako, ekainaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

Gaur juxtu duela hilabete izan genituen udal eta foru hauteskundeak. Udalekin batera, besteak beste, Gipuzkoako Batzar Nagusiak berritzeko bozketan parte hartu ahal izan zuten usurbildarrek. Iragan ekainaren 23an egin zuten hauteskunde haien emaitzetatik eratorritako Batzar Nagusiak eratzeko bilkura. Ostegun honetan, hilaren 29an egingo dute Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izendatzeko osoko bilkura.

Bezpera honetan, duela hilabeteko foru hauteskundeetako behin betiko emaitzak kaleratu ditu Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak, gaurko (ekainak 28) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

17 batzarkide
Herrialdea lau barrutietan antolatzen dute deialdi honetarako. Usurbildarrek Donostialdeakoan parte har zezaketen. Gipuzkoako Batzar Nagusiak osatzen dituzten 51 batzarkideetatik 17 hautatzeko aukera izan genuen maiatzaren 28an. Herrialde mailan gertatu zen moduan, EHBildu nagusitu zen eskualde honetan ere; sei batzarkide eskuratu zituen (2019an baino bi gehiago), bost EAJ-PNVk (duela lau urte baino bat gutxiago), hiru PSE-EEk (2019an baino bat gutxiago), 2 PPk (duela lau urte baino bat gehiago) eta bakarra Elkarrekin Podemosek (2019an baino bat gutxiago). 

Honatx barruti honetako behin betiko emaitzen berri:

BARRUTIA: DONOSTIALDEA

Hautesleen kopurua / N.º de electores:

192.431

Boto-emaileen kopurua / N.º de votantes:

114.129

Hautagai-zerrendei boto-kopurua / N.º de votos a candidaturas:

110.755

Boto zurien kopurua / N.º de votos en blanco:

2.143

Boto baliodunen kopurua / N.º de votos válidos:

112.898

Boto baliogabeen kopurua / N.º de votos nulos:

1.231

 

HAUTAGAI-ZERRENDAK

 

Botoak / votos

Batzarkideak / Junteras/os

EUSKAL HERRIA BILDU (EH Bildu)

33.765

6

PARTIDO POPULAR (PP)

12.611

2

PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI - EUSKADIKO EZKERRA (PSOE) PSE-EE (PSOE)

20.424

3

EUZKO ALDERDI JELTZALEA - PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV)

33.443

5

ELKARREKIN PODEMOS, EZKER ANITZA/IU, BERDEAK EQUO, ALIANZA VERDE

8.796

1

ESCAÑOS EN BLANCO PARA DEJAR ESCAÑOS VACÍOS - AULKI ZURIAK ESERLEKUAK HUTSIK UZTEKO (EB-AZ)

1.020

0

STOP (STOP)

696

0

 

Informazio gehiago, asteazken honetako (ekainak 28) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jaso daiteke.