Usurbilgo jaiak 2023

Gaztetxoenei zuzenduriko eskaintza zabala jai hauetan

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 28a, 09:28

Jolasak, buruhandiak, puzgarriak... Hitzordu bizi bat baino gehiago izango dituzte gaztetxoenek abiatzear ditugun Usurbilgo jai hauetan.

Etxeko txikienentzako festetako egun seinalatua Haurren Eguna izango da, ekainaren 30a. Egun osorako hamaika ekimen antolatu ditu azken hilabeteotan lanean jardun duen guraso taldeak. Jolasak izango dituzte goiz partean, ur puzgarriak. Txokolate jana edota eguerdian bezala, erraldoi eta buruhandiak arratsaldean. Egunean zehar baita, txutxu tren arrakastatsua ibiliko da herrian barrena. Adi, hemen aurtengo berrikuntzetako bat; garraio zerbitzu hau Haur Eskolako, Eguneko Zentroko eta Artzabalgo helduek soilik erabili ahalko dute lehen ordubetean.

Hori guztia hilaren 30ean, ostiralean. Baina bezperan eta hurrengo jai egunetan ere izango dute non entretenitua etxeko txikienek; besteak beste, uztailaren 3ko Kolore Festan eta puzgarrietan, baita anbulatorio pareko aparkalekuan kokatuko den feriagunean. Adi, hilaren 30ean eta uztailaren 4an prezio bereziak izango dituzte.

Usurbilgo jaiak: gaztetxoentzako eskaintza
Ekainak 29-uztailak 3
11:00-13:00/18:00-20:00 Zirriborro tailerreko ikasleen pintura eta eskulanak ikusgai Sutegin.

Ekainak 29, osteguna
19:00etako txupinazoaren ostean, herri-kalejira, besteak beste buruhandi eta erraldoiekin.

Ekainak 30, ostirala
9:45 Haur eta gazteei harrera, Joxe Martin Sagardia plazan.
10:00-13:00 Txikienentzat puzgarriak frontoian.
10:00-12:00 Gaztetxoentzako erronka (LH5etik DBH2ra).
10:00-12:00 Ginkana (LH1etik LH4ra).
10:30-11:30 Txutxu trena: Haur Eskola, Eguneko Zentroa eta Artzabalgo helduak.
11:30-13:30 Txutxu trena, Bordatxo aurretik.
12:00-13:30 Buruhandi eta erraldoian emanaldia.
13:30 Umeen bazkaria Artzabalen.
15:00-18:00 Ur puzgarriak Kiroldegi aurrean.
15:30-17:30 Txutxu trena, Bordatxo aurretik.
18:30 Txokolate jatea Artzabalen.

Uztailak 1, larunbata
12:30 
Herriko dantzariak frontoian.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak.

Uztailak 3, astelehena
11:00-13:00 Kolore Festa.
13:00 Kolore Festako opari-banaketa.
15:30-18:30 Puzgarriak Olanoeneko plazan eta Joxe Martin Sagardia plazan.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak.