Usurbilgo jaiak 2023

Geltoki aldaketak eta murrizketak autobus zerbitzuetan jaiotan

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 29a, 08:32

Geltokiz aldatuko du Usurbil eta Hernani arteko autobus zerbitzuak. Bestalde, Frantziako Tourra dela eta murrizketak iragarri ditu Lurraldebusek uztailaren 2an eta 3an.

Jaietan izango gara gaurtik eta eguneroko bizimoduan nabariko da noski, besteak beste, garraio zerbitzuei dagokienean. Festa egunetako martxara egokituko da Usurbil datozen egunotan; baita besteak beste, bideak ere. Sagardo Egunean edota bestelako ekimen berezi batzuk egiten direnetan gertatzen den moduan, Usurbil eta Hernani arteko autobus zerbitzuak ez du geltokirik izango herri barruan. Jaiek iraun artean, ekainaren 29tik uztailaren 3ra, autobusak San Inazioko biribilgunean geratuko dira, hilaren 29an arratsaldeko 15:00etan hasi eta uztailaren 3ko gauera arte. Hilaren 4tik aurrera, ohiko geltokia berreskuratuko du.

Horrez gain, udalerri hau festa giro betean egongo den honetan, adi; aurtengo 110. Tourrak udalerri inguruak zeharkatuko ditu eta, uztailaren 2an eta 3an. Hilaren 2koa Gasteizen hasi eta Donostian amaituko da. Herriz herri iritsiko dira parte hartzaileak Gipuzkoa hegoaldetik Beterri Buruntzara; Andoain, Urnieta, Hernani eta Astigarraga zeharkatuko dituzte 14:00ak pasatxoan. Helmuga, aipatu moduan, hiriburuan kokatua egongo da.

Biharamunekoa, hilaren 3koa, Bizkaiko Amorebietan hasi eta Lapurdiko Baionan amaituko dute txirrindulariek. Kasu honetan, Gipuzkoara kostaldetik sartuko dira, Mutriku aldetik. Kostaldea utzi gabe helduko dira Orioraino 13:30ak aldera, eta handik gorantz Orioko Bentara igo eta Igeldo alderako bidea hartuko dute. Donostia zeharkatuko dute 13:50 aldera bigarren egunez txirrindulariek eta hortik Pasaia aldera joko dute segidan. Adi, Tourrak zeharkatuko dituen bide guztiak ordu luzez itxita egongo dira. Usurbilgo Udalak ohartarazi duenez, "Usurbildik Igeldora eta Orio Bentarako bideak itxiko dituzte uztailaren 2an, 18:00etatik aurrera. Bizilagunek soilik pasatu ahal izango dute".

Informazio gehiago, letour.euskadi.eus atarian. Etapa hauek ikustera joateko asmoa duenak ikurrina errepidera ateratzeko deia egin du Gure Eskuk. Horrek hainbat errepide ixtea eta garraio zerbitzuak murriztea eragingo du.

Astelehenean autobus zerbitzurik ez
Lurraldebusek ohartarazi duenez, uztailaren 2an Usurbil Donostiarekin lotzen duen autobus zerbitzuan, hiriburuan Federico Garcia Lorca 2 helbidean geratuko da soilik. Donostia barruan beste inon ez. Egun horretan, gogoan izan, besteak beste, Hernanitik igaroko dira txirrindulariak. Beraz, Usurbil udalerri honekin lotzen duen BU10 zerbitzuan eragingo du. Antziola, 40an kokatuko da "geltoki-burua". Beste geltokia Galarretan, 17:20ak arte.

Murrizketa gehiago biharamunean, uztailaren 3an. Usurbil Donostiarekin nahiz Oriorekin lotzen duen UK09 zerbitzua etenda egongo da 11:00-16:10 artean Usurbildik Donostiarantz eta 10:00-16:50 artean Oriorantz.

Euskotrenek, aldiz, tren zerbitzua indartuko duela iragarri du uztailaren 2an, ez 3an. "Igandean, uztailaren 2an, Zumaia – Amara/Donostia – Zumaia tartean, tren-zerbitzua indartuko da 30 minuturo eguneko zatirik handienean". Informazio gehiago bideotatik jaso ahalko da: euskotren.eus atarian edo 944