Jai giro betean sartzear garen honetan, hurrengo bost egunotako etenik gabeko ekitaldien zurrunbilo artean geldialditxoa egin eta tartetxo batean patxada ederrean herrikideek sortutako artelanak ikus ditzakezue Sutegin. Zirriborro tailerrekoek ondutakoak dira; marrazkiak, denetariko eskulanak...
Uztailaren 3ra arte kultur-etxeko erakustaretoan izango duzue sortze lanon bilduma. Etenik gabe, ekainaren 29an, 30ean, uztailaren 1ean, 2an eta 3an, ordutegi honetan bisitatu ahalko duzue erakusketa: goiz partean, 11:00etan hasi eta 13:00ak arte. Arratsaldean ere bi orduz irekiko dute, 18:00-20:00 artean.