Lau bikotez osatutako ligaxka txikia egin dute lehenik, partidu guztiak 12ra izanda. Aingeru Semperena eta German Elkoro, Manu Quesada eta Asier Navaridas, Leire Trotiño eta Mikel Merino; eta Beñat Lizaso eta Joseba Lasa izan dira bikote parte hartzaileak. Lau partidu jokatu dituzte bi bikote onenak aukeratzeko, eta ondoren, euren artean jokatu dute finala Leire Trotiño eta Mikel Merinok Joseba Lasa eta Beñat Lizasoren aurka. Azkenean, 8-12 gailendu da bikote urdina.