Usurbilgo jaiak 2023

Binakako pala txapelketan Jon Zumeta eta Jon Joanes izan dira garaile

Noaua Aldizkaria 2023ko ekainaren 29a

Santixabeletako pala txapelketako finala jokatu du gaur Imanol Agirretxe eta Beñat Lorenzo bikoteak Jon Zumeta eta Jon Joanesen aurka. Azken horiek izan dira garaile urdinei 22-10 irabazita.