Usurbilgo jaiak 2023

Haurren eta gazteen eguna gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 30a, 09:01

Haur eta gazteen eguna, ostiral honetan. Goizetik goizaldera, etenik gabeko festa giroa Usurbilen.

Etxeko txikienentzako festetako egun seinalatua izango da ostiral honetako Haurren Eguna, ekainaren 30a. Egun osorako hamaika ekimen antolatu ditu azken hilabeteotan lanean jardun duen guraso taldeak. Jolasak izango dituzte goiz partean, ur puzgarriak. Txokolate jana edota eguerdian bezala, erraldoi eta buruhandiak arratsaldean. Egunean zehar baita, txutxu tren arrakastatsua ibiliko da herrian barrena. Adi, hemen aurtengo berrikuntzetako bat; garraio zerbitzu hau Haur Eskolako, Eguneko Zentroko eta Artzabalgo helduek soilik erabili ahalko dute lehen ordubetean.

Hori guztia hilaren 30ean, ostiralean. Baina bezperan eta hurrengo jai egunetan ere izango dute non entretenitua etxeko txikienek; besteak beste, uztailaren 3ko Kolore Festan eta puzgarrietan, baita anbulatorio pareko aparkalekuan kokatuko den feriagunean. Adi, hilaren 30ean eta uztailaren 4an prezio bereziak izango dituzte.

Haurren Egunarekin  batera, gazteena ere izango dugu ekainaren 30 hau. Marianitadarako bilduko dira lehenbizi txosnetan. Txartela aurrez erosia dutenek, bazkaritarako segidan. Aitor eta Galderren aldeko elkartasun argazkia eta bingo musikatua iragarri dituzte segidan. Distopia elektrotxarangarekin kalez kale ibiliko dira gero.

Bitartean, Dema plazan, usurbildarren arteko herri kirol  lehia bizia, iaz bezala. Gauean, kontzertu gau luzea frontoian eta Dema plazan. Ostiral honetako gonbidatuak: Niko Etxart&Hapa-Hapa, Pleura, La Furia eta La Fulana DJ.

Usurbilgo jaiak
Ekainak 29-uztailak 3
11:00-13:00/18:00-20:00 Zirriborro tailerreko ikasleen pintura eta eskulanak ikusgai Sutegin.

Ekainak 30, ostirala
9:45 Haur eta gazteei harrera, Joxe Martin Sagardia plazan.
10:00-13:00 Txikienentzat puzgarriak frontoian.
10:00-12:00 Gaztetxoentzako erronka (LH5etik DBH2ra).
10:00-12:00 Ginkana (LH1etik LH4ra).
10:30-11:30 Txutxu trena: Haur Eskola, Eguneko Zentroa eta Artzabalgo helduak.
11:30-13:30 Txutxu trena, Bordatxo aurretik.
12:00-13:30 Buruhandi eta erraldoian emanaldia.
13:30 Umeen bazkaria Artzabalen.
13:00 Marianitada txosnetan.
14:30 Gazte bazkaria txosnetan. 
Ondoren, Aitor eta Galderren aldeko elkartasun argazkia.
Ondoren, bingo musikatua.
15:00-18:00 Ur puzgarriak Kiroldegi aurrean.
15:30-17:30 Txutxu trena, Bordatxo aurretik.
18:00 Distopia Elektrotxaranga.
18:30 Txokolate jatea Artzabalen.
19:00 Herri kirolak. Herritarrez osaturiko bi talde lehian: txinga, trontza, aizkora, korrika, giza-proba, harrijasotzea.
23:00 Niko Etxart&Hapa-Hapa frontoian.
Txosnetan: Pleura, La Furia, La Fulana DJ.

Uztailak 1, larunbata
11:00 Bola txapelketa Askatasuna plazako bolatokian.
12:30 Herriko dantzariak frontoian.
Kuxkuxtu Txaranga.
14:00 Zikiro jana, Askatasuna plazan.
17:30 Sokamuturra Udarregin.
18:00 Mexikortxo rantxerak txosnetan.
Ondoren, Laskotxaranga.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak.
23:00 Kontzertuak frontoian: Mihise eta Xiberoots.
Ondoren, txosnetan: Rukula, Odei Latxironga Dj-a.

Uztailak 2, igandea
07:00 Skapaie elektrotxaranga.
Ondoren, gaupaseroen argazkia.
09:00 Esnadeia txistulariekin.
12:00 Sokadantza, Joxe Martin Sagardia plazan.
Ondoren, lore eta salda banaketa.
12:00 Triku taldearekin kalejira eta joaldunak.
17:00 Esku pilota txapelketako finalak:
-Kadeteak: Alejo-Errasti (Pagazpe) - Aburuza-Pagola (Añorga)
-Nagusiak: Orbegozo-Albeniz (Orio) - Olaizola-Aranguren (Eple-Orereta)
18:30 Runba poteoa eta parodia txosnetatik.
19:00 Bertsolariak Joxe Martin Sagardia plazan: Sustrai Colina, Igor Elortza, Alaia Martin eta Eli Pagola. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal.
22:00 Kontzertuak txosnetan: Kohatu eta Lukiek.
Ondoren, Fresa Morango DJ-a.

Uztailak 3, astelehena
09:00 Esnadeia trikitilariekin.
11:00-13:00 Toka txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa, Artzabalen.
11:00-13:00 Kolore Festa.
13:00 Kolore Festako opari-banaketa.
14:00 Jubilatuen bazkaria, Atxegan.
15:30 Musa txosnetan.
15:30-18:30 Puzgarriak Olanoeneko plazan eta Joxe Martin Sagardia plazan.
18:30 Emanaldia Artzabalen: Gure Pakea Dantzan.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak.
19:00 Puro Relajo taldea Artzabalen.
19:00 Paella lehiaketa txosnetan.
20:00 Disko festa eta karaokea Gaztelekuan.
23:00 Maskota erretzea eta traka.
Ondoren, txosnetan: Amiltzen eta karaokea.