Usurbilgo jaiak 2023

Askatasuna plaza, Gazte Eguneko bazkari jendetsuaren aterpe

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 30a, 15:02

Gazte Egun honetako bazkaritarako jendetza batu da Askatasuna plazan.

Bete-betea, halaxe zegoen ostiral eguerdi honetan Askatasuna plazako aterpea. Azken orduotan edozein unetan euritara jo dezakeela ikusita, badaezpada aipatu gunea hautatu dute gaurko Gazte Eguneko bazkaria ospatzeko. Bertsio Gau jendetsuaren ondotik, ajearen arrastorik ez oraindik gazteon aurpegietan. Festa girorako gogo biziz batu dira bazkaritarako.

Indarrak hartu eta hamaika ekimen izango dituzten asteburura begira izango dira: 

Usurbilgo jaiak: gazte egitaraua
Ekainak 30, ostirala
14:30
Gazte bazkaria txosnetan.
Ondoren, Aitor eta Galderren aldeko elkartasun argazkia.
Ondoren, bingo musikatua.
18:00 Distopia Elektrotxaranga.
23:00 Niko Etxart&Hapa-Hapa frontoian.
Txosnetan: Pleura, La Furia, La Fulana DJ.

Uztailak 1, larunbata
Kuxkuxtu Txaranga.
14:00 Zikiro jana, Askatasuna plazan.
18:00 Mexikortxo rantxerak txosnetan.
Ondoren, Laskotxaranga.
23:00 Kontzertuak frontoian: Mihise eta Xiberoots.
Ondoren, txosnetan: Rukula, Odei Latxironga Dj-a.

Uztailak 2, igandea
07:00 Skapaie elektrotxaranga.
Ondoren, gaupaseroen argazkia.
09:00 Esnadeia txistulariekin.
18:30 Runba poteoa eta parodia txosnetatik. Etorri kuadrilarekin mozorrotuta.
22:00 Kontzertuak txosnetan: Kohatu eta Lukiek.
Ondoren, Fresa Morango DJ-a.

Uztailak 3, astelehena
15:30 Musa txosnetan.
19:00 Paella lehiaketa txosnetan.
23:00 Maskota erretzea eta traka.
Ondoren, txosnetan: Amiltzen eta karaokea.