Goizeko 9:45erako udaletxe atariko Joxe Martin Sagardia plazak zuen itxura duzue ondoko irudiotan. Belaunaldi gazteena jolaserako gogotsu esnatu da gaurkoan. Egunbete ekimen zuten Umeen Egun honetan. Hasteko, harrera egin zaie aipatu moduan, udaletxe atarian.
Aspaldidanik, egun honek duen ereserkia jarri dute girotzeko, abestu eta beti bezala dantzatzeko. Baina azken hilabeteotan antolakuntza lanetan jardun duen guraso taldeak ohartarazi duenez, bazuen gaurko hasierak bereizgarri bat; abestia ohikoa bai, baina koreografia berria plazaratu dute. Gustura dantzatu dute denek zirkulu ezberdinetan.