Usurbilgo jaiak 2023

Txarangak eta dantzariak, Santixabel bezperan

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 1a, 14:35

Santixabel bezperak zirimiria ekarri du berarekin. Eguerdi partean izan da baina tartetxo batean bakarrik egin du, dantzarien emanaldia hasi baino lehenxeago. Gainontzean, goiza aurreikusi bezala joan da. Bola txapelketa jokatu da Askatasuna plazako bolatokian, Kuxkuxtuko musikariak kalejiran ibili dira eta Orbeldi Dantza Taldekoek ikuskizun aparta eskaini dute frontoian. Indarrak berritzeko unea iritsi da. Txartela eskuratzeko zortea izan zutenak, zikiro-janean batu dira.

Gaurko egitaraua oparoagoa da. Hauxe da arratsalde parterako iragarriak dauden ekitaldiak:

UZTAILAK 1 LARUNBATA

17:30 Sokamuturra Udarregin.
18:00 Mexikortxo rantxerak txosnetan.
Ondoren, Laskotxaranga.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak.
23:00 Kontzertuak frontoian: Mihise eta Xiberoots.
Ondoren, txosnetan: Rukula, Odei, Latxironga Dj-a.