Herri kiroletako erakustaldi bikaina eskaini dute ostiral arratsalde honetan plazan. Iaz estreinazkoz plazaratu zuten ikuskizun arrakastatsuaren ildo beretik, txalo zaparrada jaso eta emanaldi bikaina eskaini dute aurtengoan ere. Zuten onena eman dute, txinga, trontza, aizkora, korrika, giza-proba edota harrijasotze probetan.
Bi talde osatu zituzten hitzordu honetarako; talde urdina eta gorria. Gorria izan da aurtengo txapelduna. Lehia bizia izan da ordea. Hemen parte hartzaileen zerrenda:
Harrijasotzen: Ane Zinkunegi eta Udane Ostolaza.
Giza proban: Imanol Zaldua, Gabi Sarasola, Iurgi Mendiluze eta Iñaki Portularrume.
Aizkoran: Haritz eta Jon Esnal.
Txingetan: Ibai Orena eta Jon Irazusta.
Trontzan: Julen Uli, Beñat Bereziartua, Haritz eta Irati Holgado.
Korrikan: Borja Pulido, Ekiñe Zalakain, Iñaki Añorga eta Izadi Azkonobieta.