Jendetza mugiarazi du bart gaueko parrandak. Herriko baina batez ere kanpoko gautxoriez bete da gunea. Haietako hainbat heldu dira, goizean txosnagunea itxi, Skapaie elektrotxarangarekin herrian barrena kalejiran ibili eta albiste honi atxikitako talde argazkia ateratzera. Urte luzeetako ohitura berritu dute Bordatxo ondoko biribilgunean.
Gaupaseroek ekin diete jaietako azkenaurreko igande honi.
Usurbilgo jaiak
Uztailak 2, igandea
07:00 Skapaie elektrotxaranga.
Ondoren, gaupaseroen argazkia.
09:00 Esnadeia txistulariekin.
12:00 Sokadantza, Joxe Martin Sagardia plazan.
Ondoren, lore eta salda banaketa.
12:00 Triku taldearekin kalejira eta joaldunak.
17:00 Esku pilota txapelketako finalak:
-Kadeteak: Alejo-Errasti (Pagazpe) - Aburuza-Pagola (Añorga)
-Nagusiak: Orbegozo-Albeniz (Orio) - Olaizola-Aranguren (Eple-Orereta)
18:30 Runba poteoa eta parodia txosnetatik.
19:00 Bertsolariak Joxe Martin Sagardia plazan: Sustrai Colina, Igor Elortza, Alaia Martin eta Eli Pagola. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal.
22:00 Kontzertuak txosnetan: Kohatu eta Lukiek.
Ondoren, Fresa Morango DJ-a.
Uztailak 3, astelehena
09:00 Esnadeia trikitilariekin.
11:00-13:00 Toka txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa, Artzabalen.
11:00-13:00 Kolore Festa.
13:00 Kolore Festako opari-banaketa.
14:00 Jubilatuen bazkaria, Atxegan.
15:30 Musa txosnetan.
15:30-18:30 Puzgarriak Olanoeneko plazan eta Joxe Martin Sagardia plazan.
18:30 Emanaldia Artzabalen: Gure Pakea Dantzan.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak.
19:00 Puro Relajo taldea Artzabalen.
19:00 Paella lehiaketa txosnetan.
20:00 Disko festa eta karaokea Gaztelekuan.
23:00 Maskota erretzea eta traka.
Ondoren, txosnetan: Amiltzen eta karaokea.