Usurbilgo Jaiak

Azken ordukoa: soka-dantza eta lore zein salda banaketa frontoian egingo dira

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 1a, 10:56

Goizean goizetik euria ari duenez, frontoian egingo dira Santixabel eguneko bi ekitaldi esanguratsuenak. Udaletxeko plazak aterperik ez du eta zorua bustita dagoenez, arriskutsua izan daiteke dantzarientzat. Udaletxeak oraintxe hartu du erabakia. Eguerdiko 12:00etako soka-dantza eta lore zein salda banaketa frontoian egingo dira.