Ostiralean izan ei zen. Gertaera salatu eta erasotuei elkartasuna azaltzeko xedez, elkarretaratzea deitu dute. Idatzi baten bidez eman dute jazotakoaren berri. Hauxe da hitzez hitz, gaur goizean zabaldu duten mezua:
"Festetan gertaturiko eraso matxistak salatzeko elkarretaratzea deitu dugu Usurbilgo Udalak, Kafe Tertuliak eta Xauxar txosna batzordeak. Gaur, uztailak 2 arratsaldeko 18:00etan, Mikel Laboa plazan".
Argazkia, artxibokoa.