Iñaki Urkiak eta Aitor Egiletak urteak eta urteak egin dituzte jaietako soka-dantza irakasten. Aurrerantzean Orbeldi Dantza Taldea arduratuko da zeregin honetaz. Gaurko ekitaldian, Iñaki eta Aitor omendu dituzte. Iñaki iazko abuztuan zendu zen eta bere alargunak jaso du oroigarria, eta frontoian bilduta zeuden guztien txalo zaparrada.