Santixabel eguneko ekitaldi arrakastatsuenetako bat izango da. Hutsik egiten ez duena. Udaletxeko plazan egiten da beti baina gaurkoan goizean goizetik euria ari zuenez, tokiz aldatzea erabaki da. Egunotan pelukerian gastatutakoa alperrik galtzeko arriskua handia zen-eta. Soka-dantza gradatan ikusi eta gero, ilara luzea sortu da frontoi inguruan. Txalotzekoa Hurbilagokoek egindako lana. Haiei esker banatu direlako hamaiketakoa eta loreak.