Mende erdia bete du igande honetan bertan, Santixabel egun honetan amaitu den Usurbilgo Pilota Txapelketak. 50 urteotako ibilbidean zehar, pilota elkartean eragiten aritu den kideetako bat omentzeko baliatu dute urteurren borobil hau; Enrike Huizi hain zuzen. Talde kide izan dituenak alboan zituela jaso du Pagazkoen oroigarri eta txalo zaparrada.
Guztia, aipatu moduan, Usurbilgo Pilota Txapelketako finalen amaieran izan da. Finalistak sarituta amaitu dute aurtengoa. Kadeteen mailan, etxekoak nagusi. Oreretako Eple taldeko kideak nagusien mailan. Errifa zozketa ere egin dute; jokoan jarriak zituzten bi sariak jaso dituzte jada zenbaki saritua eskuartean zutenek.
Emaitza orokorrak
-Kadeteak: Aimar Alejo- Enaitz Errasti (Pagazpe) 22 - 14 Aiert Aburuza-Ander Pagola (Añorga)
-Nagusiak: Lorentzo Orbegozo-Unai Albeniz (Orio) 19- 22 Egoitz Olaizola-Mikel Aranguren (Eple-Orereta)
Tanto sarituak
Kadete mailan:
-Tanto politena: Aimar Alejo.
-Tanto hoberena: Enaitz Errasti.
Nagusi mailan:
-Tanto politena: Lorentzo Orbegozo.
-Tanto hoberena: Egoitz Olaizola.
Errifa zozketa
Urdaiazpikoa: 4012.
Mariskada: 4080.