Festen azken eguna astelehen hau, uztailaren 3a. Ezohiko astelehena, jai eguna izango baita Usurbilen. Udal zerbitzuek jai dute gaurkoan; itxita aurkituko duzue, beraz, udal erregistroa, Potxoenea, Sutegi udal liburutegia edota Oiardo kiroldegia. Itxita, halaber, hainbat saltoki ere. Santixabel eguna igandez egokitu denez aurten, udalerri mailako jai eguna astelehen honetara aldatzea erabaki zuen udalbatzak iaz. 2024koa bai, berriz ere uztailaren 2a izango du jai Usurbilek, pasa den asteko osoko bilkuran hala erabaki zuten.
Usurbilgo jai egunak festen amaierarekin bat egingo du. Santixabeletako azken eguna gaurkoa denetariko ekintzekin:
Usurbilgo jaiak
Uztailak 3, astelehena
09:00 Esnadeia trikitilariekin.
11:00-13:00 Toka txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa, Artzabalen.
11:00-13:00 Kolore Festa.
13:00 Kolore Festako opari-banaketa.
14:00 Jubilatuen bazkaria, Atxegan.
15:30 Musa txosnetan.
15:30-18:30 Puzgarriak Olanoeneko plazan eta Joxe Martin Sagardia plazan.
18:30 Emanaldia Artzabalen: Gure Pakea Dantzan.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak.
19:00 Puro Relajo taldea Artzabalen.
19:00 Paella lehiaketa txosnetan.
20:00 Disko festa eta karaokea Gaztelekuan.
23:00 Maskota erretzea eta traka.
Ondoren, txosnetan: Amiltzen eta karaokea.