Urtean zehar gutxitan izaten dute haietako batek baino gehiagok gaur bezala, hainbat lagunekin egon eta bazkaltzeko aukera. Edota elkar ezagutzekoa baita. Modu batean edo bestean, Usurbilgo jaiak denontzat diren beste adibide bat, gaur eguerdian irudiotan Atxega jauregian jaso ahal izan duguna. Jubilatuen bazkari jendetsua ospatu dute urtero moduan.
Bazkalosterako arratsalde pasa borobila izango dute Artzabalen; lehenbizi, Gure Pakea elkarteko dantza taldekoen erakustaldia izango dute 18:30etan hasita. Ordu erdi beranduago, Puro Relajokoen emanaldia.