Usurbilgo jaiak 2023

Jokalari oso trebeak, toka eta igel txapelketetan

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 3a, 14:14

Gure Pakeak antolaturiko txapelketetan trebezia handiko jokalariek parte hartu dute. Lau izan dira, ordea, sarituak.

Santixabel egunaren biharamun honetan antolatu ditu aurten Gure Pakea jubilatuen elkarteak toka eta igel txapelketak. Jokalari iaio askoak batu dira Artzabalgo bueltan, aldi berean egin dituzten bi lehiaketa hauen bueltan. Lau izan dira, ordea, sarituak. 

Gure Pakeakoen lehiaketak
Toka txapelketa
1-Eliberto Carramiñana.
2-Manolo Guadix.

Igel txapelketa
1-Luis Cuerdo.
2-Jose Fernandez.