Astelehen bazkaloste hau mus jokalariena dugu Usurbilgo jaietan. Ikusi irudiotan zenbat bikote batu dituen hitzorduak. Denak ez badira, gehienek bai elkar ezagutzen dute. Herri honetan muserako zaletasun bizia baitago, eta herriko nahiz auzoetako jaiak horien islada argia izaten dira. Tartean, Usurbilgo festetako azken egun honetan txosnagunean antolatu duten lehiaketa.
Gogotik lehiatu dira, irabazi arte.
Sarituak
Hemen txapeldunen sailkapena:
1-Joseba eta Jose Luis Bengoetxea.
Sariak: txapelak, kopak, 2 botila xanpain, arkumea, 10 kilo txangurru.
2-Enrike Huizi eta Fernando Arriola.
Sariak: kopak, 2 botila ardo ondu, arkumea.
3-Juan Luis Astiazaran eta Joseba Errazkin.
Sariak: 2 botila ardo ondu, 2 txuleta.
4-Eneko Eizagirre eta Xabat Beloki.
Sariak: bi sagardo kaxa.