Hitz eta irudion bidez, ezin zuenganatu Mikel Laboa plazako txosnaguneari darion usain gozoa. Baina bai argazkiotan dituzuen jakiek duten itxura ezinhobea. Urtero moduan, azken trakaren aurretik, lagunartean afaltzeko deia egin du gazte mugimenduak, paella janaren bueltan. Hainbat koadrila aritu dira jakiok prestatu eta gero, lagunartean afaltzen.
Azken otordua, azken afaria duzue irudiotakoa uztailaren hirugarren honetakoa. Etenik gabeko bost festa egun borobilduko dituena. On egin!
Afalostean, denak batera Dema plazara hurbilduko dira, beste hainbat herrikideekin batera, maskota sutan nola desegiten den ikusi eta azken trakako emanaldiarekin, aurtengoz, herriko festak agurtzera.