Udaletxe aurretik jaurtitako azken suziriek iragarri dute, azken aldiz irtetekoak zirela Usurbilgo erraldoi eta buruhandiak. Gaztetxoak gogotsu, ihesaldirako prest. Espero ez zutena buruhandien bizitasuna zen. Atzo, Santixabel egunez jai egin zuten. Buruhandiek atsedenaldi eguna indarberritzeko ezinhobeto baliatu zutela esan daiteke, gaur ikusi denaren arabera.
Festetako azken eguna izan arren, gogotik irten dira maskuriekin jendartea harrapatzera. Bitartean, erraldoiak bizi asko baita jira eta buelta dantzan, dultzaineroen erritmora gaurkoan. Hala eman diote azken itzulia Kaxkoari; Kale Nagusian hasi, Zubiaurreneatik segi eta Mikel Laboa plazaraino kalejiran.