Usurbilgo jaiak 2023

Hasi bezala, dantzan eta abesten agurtu ditu jaiak gazte mugimendu batuak

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 4a, 09:44

Festak abiarazitako gazte mugimenduak amaitu ditu jaiak; elkartuta, dantzan eta abesten, giro ezinhobeak. Ikuskizun eder horren bueltan desegin dute bart sutan jaietako zaindaria.

Akabo festak. Bart eman zaio amaiera, irudiotan ikus dezakezuen moduan, festetako zaindaria sutan desegin ostean. Aurretik, aurtengo Santixabelak abiarazi zituen gazte mugimenduak azken ekarpen alai eta koloretsua egin du; abesten eta dantzan agurtu zituen festak. Elkarrekin, herriko gazte mugimenduak duen batasunaren indarra plazaratuta.