Amaitu dira Usurbilgo jaiak, baina ez guztiz. Oraindik orain, festen arrastoa aurki dezakegu kale bazterretan. Desmuntaketa lanen eguna da Santixabelen biharamun hau eremu guztietan, anbulatorio pareko aparkalekuan izan ezik. Azken astean bertan zabalik izan eta jendetza erakarri duen feriaguneak zabalik segiko du gaur ere. Irekiko duten azken eguna izango da gaurkoa. Gainera, Haurren Egunean egin zuten moduan, festak amaitu osteko egun honetan ere prezio bereziak izango dituzte.
Liburutegia egun osoz zabalik
Bestalde, adi hainbat zerbitzuk udako ordutegia dute jada; besteak beste, Sutegi udal liburutegiak iragan ekainaren 26az geroztik. Atzo, Usurbilgo jai eguna izanik, itxita izan zuten. Gaur goizez zabaldu dute (9:30-14:00 artean), baina salbuespen gisa, astearte arratsalde honetan ere zabalik izango da, 17:00-19:00 artean. Hain duzen, uztaileko astelehenetan arratsaldez ere zabalduko zutela iragarri zuten. Pasa berri den astelehen honetan egun osoz itxita egon denez, astearte arratsalde honetan irekiko dute Sutegi udal liburutegia. Gainerakoan, aipatu moduan, uztailaren 10ean, 17an eta 24an irekiko dute goiz eta arratsaldez, gainerako egunetan goizez bakarrik. Larunbatetan itxita egongo da uda osoan.
Bus-taxia
Astearte honetatik, uztailaren 4tik aurrera martxan izango du udalerriko txoko ezberdinak lotzen dituen doako garraio zerbitzuak udako ordutegia. Urtero moduan, goizez bakarrik ibiliko da bidean uztailean (hilaren 25ean eta 31n izan ezik, jai egunak baitira), arratsaldeetan ez uztaila osoan. Abuztuan "Bidez Bide" izeneko zerbitzu hau etenda egongo da eta irailaren 1etik aurrera ohiko ordutegira itzuliko da. Uztailari dagokionean, 7:30etan, 10:30etan eta 13:30etan abiatzen diren zerbitzuei eutsiko die bus-taxiak; arratsaldekoak (15:30/19:00) bertan behera geratuko dira. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide