Posta bidez bozkatzea eskatua duzuenok jada aste hasiera honetatik aurrera jasoko duzue beharrezko dokumentazioa. Jaso ahala, modalitate honetan botoa emateko aukera izango duzue Correos bidez uztailaren 20ra arte. Egun horretara atzeratzea erabaki zuten, modu honetan hauteskundeetan parte hartzeko epea. Bestalde, eskaera egin ez duzuenok, oraindik orain hilaren 13ra arteko tartea duzue horretarako Correoseko bulegoan.
Kanpaina ate joka
Gainerakoan, uztailaren 23ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeei begirako prestaketa lanak aurrerabidean doaz. Ostiral honetan, uztailaren 7an abiatuko da hauteskunde kanpaina. Hilaren 21era arte luzatuko den tarte horretako ekimenak egiteko baimenduko diren lekuen zerrenda kaleratu zuen Donostialdeako Hauteskunde Batzordeak, ekainaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Usurbilen, uztailaren 7an hasi eta 21era arte, Sutegin, Santuenea auto elkarteko egoitzan, Aginagako udal lokalean, Potxoenean edota Artzabalgo egoitzan egin ahalko dira herritarren botoa erakartzea xede izango duten ekimenok. Kanpoko lekuei dagokienean, Kaxkoko, Aginagako, Zubietako eta Santueneko frontoiak nahiz Askatasuna plaza baliatu ahalko dira hitzorduotarako.
Mahaikideak hautatuak
Ekainaren 27an egin zuten osoko bilkuran zozketa bidez aukeratu zituzten uztailaren 23an egingo diren Espainiako Gorteetarako bozketa egunez hauteslekuetan lan egitea egokituko zaien herrikideak.
Programa informatiko batek ausaz erabaki zuen udalerriko zortzi mahaietarako 72 herrikideak nortzuk izango diren. Haietatik 24 izango dira titularrak, gainerakoak lehen eta bigarren ordezkoak. Mahai bakoitza, gogoan izan, lehendakariak eta bi bokalek osatzen dute. Bakoitzak bina ordezko izaten ditu, guztira bederatzi kide hautatu beraz hautesleku bakoitzean. Haiei guztiei jakinarazpenak Udaltzaingo bidez helduko zaizkie.
Hauteslekuak
Ohi bezala, uztailaren 23an, goizeko 9:00etan hasi eta arratsaldeko 20:00ak arte zabalik izango dira hautesleku guztiok. Maiatzaren 28koekin alderatuta, aldaketarik ez. Udarregi ikastolan hiru mahai egokituko dituzte, bi Kalezarko Haur Eskolan, hautesleku bana Aginagako Eskolan eta Santuenea Elkartearen egoitzan. Azkena, Zubietako Lanbide Eskolan, Usurbil aldean bizi diren zubietarrentzat. Donostia aldean bizi direnek, bertako eskola txikira joan beharko dute.
Udalerria |
Barrutia |
Saila |
Azpisaila |
Mahaia |
Letrak |
Hauteslekua |
Hauteslekuaren helbidea |
USURBIL |
01 |
001 |
|
A |
A I |
UDARREGI IKASTOLA |
GERNIKA IBILBIDEA 11 |
USURBIL |
01 |
001 |
|
B |
J Z |
UDARREGI IKASTOLA |
GERNIKA IBILBIDEA 11 |
USURBIL |
01 |
002 |
01 |
A |
A Z |
KULTUR ELKARTEA |
SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA) |
USURBIL |
01 |
002 |
02 |
B |
A Z |
HERRI IKASTETXEA |
ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA) |
USURBIL |
01 |
003 |
01 |
A |
A I |
HAUR ESKOLA |
KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR) |
USURBIL |
01 |
003 |
01 |
B |
J Z |
HAUR ESKOLA |
KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR) |
USURBIL |
01 |
003 |
02 |
C |
A Z |
LANBIDE-ESKOLA |
ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA) |
USURBIL |
01 |
004 |
|
U |
A Z |
UDARREGI IKASTOLA |
GERNIKA IBILBIDEA 11 |
DONOSTIA |
06 |
012 |
02 |
B |
A Z |
ZUBIETAKO ESKOLA |
LEARRITZA 52 (ZUBIETA) |
Egutegia
Uztailaren 13ra arte: posta bidez bozkatzea eskatzeko aukera Correosen.
Uztailak 3-16: posta bidez bozkatzea eskatu dutenek dokumentazioa jasoko dute.
Uztailak 4-20: aurrez hala eskatu dutenek, posta bidez bozkatzeko aukera Correosen. Nortasun agiria aurkeztu beharko da.
Uztailak 7-21: hauteskunde kanpaina.
Uztailak 22: hausnarketarako eguna.
Uztailak 23: bozketa eguna, 9:00-20:00 artean.