650 Usurbil Bizi

Uztaileko asteburuetan ere "Usurbil Museo Irekia", Zumetaren estudiorainoko bisita gidatua tartean

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 5a, 08:46

Herriko kaleetan dugun ondarea ezagutzeko aukera ederra udako asteburuetan; tartean, Zumetaren estudioa bisitatu ahalko da hilaren 16an.

Atsedenik ez uda honetan, "Usurbil Museo Irekia" bisita gidatuentzat. Azken hilabeteon antzera, datozen larunbat eta igande eguerdietan ere udalerri honetako kaleetako altxorrak, herri ondarea ezagutzeko aukera izango duzue. Haietako hitzorduetako bat, gainera, Zumetaren Txikierdiko estudioan amaituko da. Kasu honetan bi orduko bisita izango da, gainerakoak ordubetekoak. Hitzorduotarako izena 650usurbilbizi.eus/agenda/ atarian eman daiteke.


"Usurbil Museo Irekia"
Ordua: 12:00-13:00 (uztailaren 16an, 11:00-13:00 artean).
Tokia: Sutegi.
Zehaztasunak: "Usurbil beti izan da Euskal Herriko kultur-gune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. Usurbilera baldin bazatoz bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora eta begiratu eta artelan bat aurkitzeko. Kalean, plazetan, hormetan… Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak non nahi izango dituzu zure begiradaren zain. Gida baten laguntzaz ezagutu ahalko dituzu artelan hauek guztiak ordubeteko bisita gidatuan". 
Izen-ematea:  650usurbilbizi.eus atarian.
Gehienezko bisita kopurua: 14.
Informazio gehiago: 650usurbilbizi.eus 
Antolatzailea: 650 Usurbil Bizi.