Euria ez da bidelagunik onena kalejira batean. Zorua bustita, erortzeko arriskua handia izaten da. Santixabel egunez euria egin zuen goizean goizetik. Ez asko, baina kaleak bustitzeko adina bai. Hala ere, joaldunak ez ziren kikildu eta batetik bestera ibili ziren, joareen durunda atsegina zabalduz.