Usurbilgo jaien osterako asfaltatze lanak iragarriak zituen Usurbilgo Udalak. Atzo hasi zituzten Kale Nagusiko lanak, gaur segida ematen ari zaie obra hauei, albiste honi atxikitako irudian ikus dezakezuen moduan, San Inazio kalean.
Hilerri zaharraren pareko bidean ari dira lanean asteazken honetan, uztailaren 5ean. "Autoek bertatik pasatzeko aukera izango dute: langileen bidez bideratuko dute trafikoa", ohartarazia du Udalak. Halaxe ari dira gaur goizean zehar.
Lanok amaitutakoan Puntapax kalekoei ekingo diete. "Erdiguneko biribilgunean hasi, eta Puntapax 6B-ra arteko tartean egingo dute lan. Kasu horretan, mozketa txiki batzuk egon daitezke, eta litekeena da ibilbide alternatiboak hartu behar izatea".