Hainbat dirulaguntzen behin betiko ebazpenak kaleratu ditu Udalak

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 5a, 09:04

Etxebizitzen alokairurako, igogailuak instalatzeko, ingurumen, nekazaritza eta abeltzaintza, gizarte zerbitzu edota kultur arloetako egitasmoak burutzeko, deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan direnen senideei erantzuteko, desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako nahiz 2023ko kiroletako norgehiagoka erregimenekoak ez diren dirulaguntzetako eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko dirulaguntzen ebazpenak kaleratu ditu Usurbilgo Udalak. Kiroletakoa salbu, gainerako ebazpenak behin betikoak dira. Lerrootan dituzue xehetasunak.

2023ko kiroletako norgehiagoka erregimenekoak ez diren dirulaguntzetako eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko (4. lerroa) lehen epeko dirulaguntzak
Aurkezturiko eskaerak: bat.
Onartutakoak: zero.
Banatuko den laguntza: 0 euro.
Oharra: behin behineko ebazpena. Alegazioak aurkezteko 10 egun uztailaren 3tik.
Xehetasun gehiago hemen: uztailaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Etxebizitzen alokairurako dirulaguntzak
Aurkezturiko eskaerak: sei.
Onartutakoak: hiru.
Banatuko den laguntza: 4.620 euro.
Xehetasun gehiago hemen: uztailaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Igogailuak instalatzeko dirulaguntzak
Aurkezturiko eskaerak: hamar.
Onartutakoak: lau.
Banatuko den laguntza: 4.000 euro.
Xehetasun gehiago hemen: uztailaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Ingurumen arloko egitasmoak burutzeko dirulaguntzak
Aurkezturiko eskaerak: zortzi.
Onartutakoak: bi.
Banatuko den laguntza: 1.335,33 euro.
Xehetasun gehiago hemen: uztailaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Nekazaritza eta abeltzaintza arloko egitasmoak burutzeko dirulaguntzak
Aurkezturiko eskaerak: hamahiru.
Onartutakoak: hamabi.
Banatuko den laguntza: 14.999,99 euro.
Xehetasun gehiago hemen: uztailaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Gizarte zerbitzuen arloko egitasmoak burutzeko dirulaguntzak
Aurkezturiko eskaerak: hamazazpi.
Onartutakoak: hamazazpi.
Banatuko den laguntza: 12.000 euro.
Xehetasun gehiago hemen: uztailaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Kultur egitasmoak garatzeko dirulaguntzak
Aurkezturiko eskaerak: 92 ekintza.
Onartutakoak: 89 ekintza.
Banatuko den laguntza: 89.997,28 euro.
Xehetasun gehiago hemen: uztailaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei erantzuteko dirulaguntzak
Aurkezturiko eskaerak: 0.
Onartutakoak: 0.
Banatuko den laguntza: 0 euro.
Xehetasun gehiago hemen: uztailaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako dirulaguntzak
Aurkezturiko eskaerak: 0.
Onartutakoak: 0.
Banatuko den laguntza: 0 euro.
Xehetasun gehiago hemen: uztailaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.