Ziortzako kanpamenduak lehen txandakoak hartuko ditu gaurtik

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 5a, 08:09

Gaurtik hasita egingo du egonaldia Ziortzako kanpaldira joandako lehen taldeak. Parte hartze marka hautsi du aurtengo edizioak.

Gaurtik hilabete amaierara arte, joan etorrian ikusiko ditugu DBH-n ikasten ari diren hainbat eta hainbat gazte, inoizko gehien, Usurbil eta Peñaloscintos (Errioxa) artean. Ziortzak antolaturiko udako kanpaldian parte hartzen izango dira denak. Lehenengo taldea, gaur bertan zen abiatzekoa harantz, DBH 3-4 taldekoak. Astebeteko egonaldia egingo dute, baita hurrengo bi txandetakoek ere. DBH2koek hartuko dute helduenen lekukoa hilaren 14an eta uztailaren 21era izango dira kanpaldian. Egun horretatik hilaren 28ra DBH1ekoek parte hartuko dute aisialdi ekimen honetan.

Desmuntaketan laguntzeko deia
Gazteok kanpaldira joateko aurrez azpiegiturak muntatzen aritu ziren ekainaren 24an herritik joandako boluntarioak. Aipatu gazte elkartetik gogorarazi dutenez, kanpaldiaren desmuntaketa lanetarako laguntza beharko dute. "Abuztuaren 5ean (larunbata) izango da. Parte hartzeko prest bazaude bidali mezu bat ziortzakanpaldia@gmail.com helbidera zure izen-abizenak, telefono zenbakia eta kotxea ekarri dezakezuen ala ez adierazten. Gurasoekin batera gazteok ere etor daitezke!", ohartarazi dute.