Herri lanak

Asfaltatze lanen azken txanpan, gaur Puntapaxen

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 6a, 08:50

Puntapax kalean ari dira ostegun goiz honetan lanean. Aurreko egunetan San Inazio kalean eta Kale Nagusian aritu dira.

 

Usurbilgo jaien osterako Udalak iragarriak zituen asfaltatze lanak azken txanpan dira jada. Ostegun honetan, uztailaren 6an, Puntapax kalean ari dira obretan. Ibilgailuen joan etorrirako itxita dago une honetan.

Aurretik, gogoan izan; Kale Nagusian hasi ziren astearte goizean asfaltatze lanetan, biharamunean San Inazio kalean jardun zuten hilerri zaharraren parean. Puntapax kalean ere atzo bertan hasi ziren, "Erdiguneko biribilgunean hasi, eta Puntapax 6B-ra arteko tartean egingo dute lan" , ohartarazi du Usurbilgo Udalak.