Euskararen eta euskaldunon aurkako beste eraso larri bat. Azken orduotan ezagutzera eman denez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ezeztatu egin du EAE-ko udalei, baita honenbestez Usurbilgoari ere euskara hutsean jardutea ahalbidetzen zion EAE-ko Udal Legea. Lege honek euskara lehenesten duela dio eta honenbestez herritarren hizkuntz eskubideak urratzen direla.
Auzitegi honen arabera, bidegabeki urratzen du Araban, Bizkaian eta GIpuzkoan ofizialak diren bi hizkuntzen, hau da, euskararen eta gaztelaniaren arteko oreka linguistikoa. Euskararen aldeko hautuaren aurka agertu da auzitegi hau, hizkuntz eskubideen aurkakoa dela argudiatuta.
Epaitegiak onartezintzat jotzen du gaztelania erabiltzeko norbaitek euskaraz ez dakiela argudiatu beharra eta honenbestez, herritarrei ez zaiela bermatzen bi hizkuntza ofizialetako bat libreki hautatzea. Eta horrek Espainiako Konstituzioa urratzen duela diote. Espainiako auzitegi honen epaiak dioenez, ez dago hizkuntza koofizialak sustatzearen aurka, baina bai erakunde publikoek hizkuntza "koofizial" bat lehenestearen kontra.
Epaiaren ez dute magistratu guztiek babestu, bi aurka agertu dira. bi magistratu.
Auzibide hau Vox-ek hasi zuen EAEko Auzitegi Nagusian EAE-ko Udal Legearen 6.2 artikuluaren aurka jarri zuen salaketak.