Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalei, baita beraz Usurbilgoari ere euskara hutsean jardutea ahalbidetzen zion EAE-ko Udal Legearen 6.2. artikulua baliogabetu du.
Euskararen eta euskaldunon aurkako eraso berri honen ohartarazpen argia egin dute. "Gure dalaren jardunari zuzenean eragingo dio". Salaketa mezuak ugaritzen doaz azken orduotan ezagutu den Espainiako auzitegi horren erabakiaren harira. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) iragarri berri duenez, "epaiaren larritasuna dela-eta udalerri euskaldunetako alkateen eta hautetsien agerraldia antolatzen ari gara".
Hedabideen aurrean agertzeko kokagune gisa hautatu dute Usurbil. Ostiral honetan, uztailaren 7an izango dela aurreratu dute, goizeko 11:00etan frontoian. "Epaiaren balorazioa egiteko" udalerri euskaldunetako alkate eta hautetsiak batu nahi dituzte.