Usurbilgo jaiak 2023

Herriko festek emandakoaren berri, "Usurbilgo jaiak 2023" kanalean

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 12a, 12:03

"Usurbilgo jaiak 2023" kanalean jaso dugu, iragandako herriko festei lotuta argitaraturiko albiste eta irudi bilduma.

Ekainaren 29tik uztailaren 3ra ospatu genituen Usurbilgo festek emandakoa iruditan jaso genuen. Bildu ahal izan genuenaren lagin bat iragan uztailaren 7ko aldizkarian argitaratu genuen. Bilduma osoa, ordea, egunez egun joan ginen osatzen atari honetan bertan. 

Usurbilgo gazte mugimendua izan dugu protagonista aurtengoan Santixabelen hasieran eta baita agurrean ere. Tartean, oilasko biltzaile biziak, haurrei zuzenduriko egun betea, herritarren arteko kirol desafioa, zikiro nahiz jubilatuen bazkariak, pilota txapelketako finalak, kontzertu gau luzeak, kalejirak, erraldoi eta buruhandien konpartsaren itzulera... eta hamaika ekimen gehiago izan ditugu. 

Esteka honetan duzue eskuragarri, aipaturiko eduki bilduma osoa: "Usurbilgo jaiak 2023"