Uztailean sartzearekin batera, opor giroa hurbiltzen doa baita NOAUA!rentzat. Egunotan jasoko duzue hain zuzen, udan izaten dugun etenaldiaren aurreko azken aldizkarietako bat, uztailaren 14koa hain zuzen. Astebete barru, hilaren 21ean argitaratuko dugu azkena. Honenbestez, astekari horretarako oharrik duenak hilaren 17a baino lehen bidali behar du erredakzioa@noaua.eus helbidera, kultur elkarte honen egoitzara ekarri (Bordaberri 3, behea) edo 943 360 321 telefono zenbakira deitu.
Uztailaren 21ekoaren ostean, irailaren 8an plazaratuko dugu oporraldi osteko lehen aldizkaria. Bitarte horretan, webgune bidez egingo dugu zenbait asteetan lan.
Bazkidetza
Kultur elkarte hau uztailero moduan 2023ko kuota kobratzen hasiko zaie NOAUA! bazkideei asteotan. NOAUA!kide ez zaretenoi animatu bazkide izatera! NOAUA! Kultur Elkarteko kide izanda, elkartearen erabakietan eskuhartzeko eskubidea izango duzue, beherapenak elkarte honek antolaturiko ekitaldietan, hobaria errenta aitorpenean, eta garrantzitsuena, egitasmo hau babestu eta bultzada emango diozue.
Bazkidetza kultur elkarteko egoitzan bideratu dezakezue, web orrialde honetan bertan, noaua.eus/bazkidetu/ atalean. Edota segidan datorren orrialdea datuekin osatuta.