Uztailaren 13 hau izango da, osteguna, datozen hilaren 23ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako posta bidez bozkatzea eskatzeko azken eguna Correosen. Eskabidea tramitatu eta modalitate honetan botoa emateko dokumentazioa jaso dutenek, dagoeneko bozkatu dezakete modu horretan, uztailaren 20ra arte.
Laguntza puntua
Usurbilgo EHBildutik berri eman dutenez, "posta bidezko bozkarako laguntza puntua jarri dugu zalantza guztiak argitzeko eta oporretara lasai joateko" berri eman dute. Laguntza puntu hau, egun eta orduotan finkatuko dute Aitzaga elkartean; uztailaren 13an, 14an eta 17an, arratsalde partean, 19:00-20:30 artean.
Egutegia
Uztailaren 13ra arte: posta bidez bozkatzea eskatzeko aukera Correosen.
Uztailak 3-16: posta bidez bozkatzea eskatu dutenek dokumentazioa jasoko dute.
Uztailak 4-20: aurrez hala eskatu dutenek, posta bidez bozkatzeko aukera Correosen. Nortasun agiria aurkeztu beharko da.
Uztailak 7-21: hauteskunde kanpaina.
Uztailak 22: hausnarketarako eguna.
Uztailak 23: bozketa eguna, 9:00-20:00 artean.