Sagarrondotik Sagardora ikastaroko saioa gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko uztailaren 14a

Ostiral honetarako, uztailaren 14rako ikastaro sorta honetako saio berria iragarri du Alkartasuna Kooperatibak.

Sagarrondotik Sagardora ikastaroko saio berri bat ostiralean, uztailaren 14an; "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa" 15:30-18:30 artean Potxoenean. Alkartasuna Kooperatibak antolaturiko hitzordurako izena aldez aurretik usurbilkultura.eus plataforman edo alkartasuna.eus atarian eman beharko da.

Kzgunera datozen ikastaroak
Uztailean, 9:00-13:00 artean irekiko dute KzGunea. Abuztuan itxita egongo da. Irailean arratsalde partean zabalduko dute. Hemen datozen ikastaroen berri:
-Uztailak 14-28, 9:00-11:00 "Google Aplikazioak zure Smartphonean".
-Irailak 1, 18:00-20:00 "Musika aplikazioak, zure Smartphonean".
-Irailak 4-15, 16:00-18:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
-Irailak 18-29, 18:00-20:00 "Ofimatika tresnak-LibreOffice".
Informazio gehiago hemen:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net