Osakidetzako Lehen Arretak bizi duen egoera salatzeko mobilizazioa larunbatean

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 14a, 11:09

Osakidetzako Lehen Arretak bizi duen egoera salatzeko mobilizatzera deitu dituzte herritarrak larunbat honetan, uztailaren 15ean Donostian.

Donostialdeko Herri Plataformakoek, Olatu Txuria eta Donostialdea Osasun Publikoaren Aldekoek elkarretaratzea deitu dute larunbat honetarako, uztailak 15, eguerdiko 12:00etan Donostiako Amara Berriko Osasun Zentroan, murrizketen aurka eta kalitatezko osasungintza publiko duinaren alde. Hitzordu honen harira, hemen deitzaileek igorri diguten oharra:

 

Deialdia
Donostialdeko Herri Plataformakook, Olatu Txuria kook eta D.O.P.A.kook, datorren uztailaren 15eko elkarretaratzerako deialdia zabaltzen dizuegu, ekitaldia eguardiko 12:00etan Donostiako Amara Berriko Osasun Zentroan izango da.

Hor, oraingo Osakidetzako Lehen Arretaren egoera salatu nahi dugu. Uda honetan, langile gabezia dela eta arretaren kalitatea kaskartu egin da.

Esate baterako, Ondarretako Osasun Zentroko arratsaldeetako 8 sendagiletik 2 aritu dira lanean. Donostialdeko ospitaletik kanpoko larrialdietako zentroetan, Zarautz, Donostia, Hernani eta Oreretan, sendagile askoren jardunaldia bete gabe geratzen dira, 420 gutxi gorabehera 3 hilabete hauetan, erizaina ezartzen dute sendagilea beharrean.

Osakidetzako arduradunei lan taldeak zentro guztietan osa ditzatela eskatzen diegu, behar dugunean dagozkigun osasun langileak aurrez aurreko arreta bermatzeko.

Gu kalitatezko Osasungintza Publikoaren alde ari gara eta arituko gara. MURRIZKETARIK EZ!!!!
SUNTSIPENIK EZ!!!!