Operario eta operario laguntzaileen lan-poltsa deialdia argitaratu du Udalak

Noaua Aldizkaria 2023ko uzt. 14a, 11:31

"Operario eta operario laguntzaile poltsa bat oposizio sistema bidez sortzeko deialdia" argitaratu du Usurbilgo Udalak ostiral honetako, uztailaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Lan-poltsa deialdi bat iragarri du Usurbilgo Udalak, gaurko (uztailak 14), Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, "operario eta operario laguntzaile poltsa bat oposizio sistema bidez sortzeko" hain zuzen. Xedea, "oposaketa irekiaren bidez, Udal honetako operarioen eta operario laguntzaileen lan-poltsa berria osatzea hutsune ezberdinak bitarteko funtzionarioz hornitzea da. Lan-poltsari lotutako lanpostuei Administrazio Bereziko Eskala, Zerbitzu Berezien Azpieskala, E Sailkapen Taldea dagozkie".

Deialdira aurkeztu nahi dutenek, besteak beste, baldintza hauek bete beharko dituzte: 16 urte beteak izatea, eskola ziurtagiria edo baliokidea izatea edota B gidabaimena izatea.

Interesdunek uztailaren 17tik abuztuaren 1era arteko epea izango dute eskabideak aurkezteko udal erregistroan, edo telematikoki, usurbil.eus atarian. "Eskabideak eredu ofizial eta normalizatuan egingo dira. Eredua Usurbilgo Udal Erregistroan emango da, eta oinarri hauei erantsita doa. Usurbilgo udalaren web atarian ere lortu ahal izango da helbide honetan: www.usurbil.eus". Eskabideak aurkezteko orria esteka honetan eskura daiteke: eskaera orria

"Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onartuko ditu udalak, eta hiru egun balioduneko epea izango da erreklamazioak aurkezteko. Behin-behineko zerrendarekin batera, azterketa egiteko eguna, ordua eta tokia jakinaraziko dituzte. Azterketen fasea bakarra izango da, praktikoa, nahitaezkoa eta baztertzailea: gainditu dutenen zerrenda iragarki-taulan eta udalaren webgunean argitaratuko dira. Lan poltsak bi zati izango ditu: A eta B atalak. A atalean hizkuntza eskakizuna akreditatu dutenak egongo dira, oposaketako frogan lortutako puntuazioaren araberako hurrenkerarekin; B atalean, hizkuntza eskakizuna akreditatu ez dutenak egongo dira, horiek ere lortutako puntuazioaren araberako hurrenkerarekin. Beti, lehenik, A poltsa erabiliko da, eta hori agortuta
izangairik ez balego joko litzateke B poltsara".

Lanpostuen Zerrendan jasotakoarekin bat, lan-poltsatik beteko diren lanpostuek honako ezaugarri hauek dituzte":


Lanpostua

Dedikazio mota

Ordainketa Maila

Lanpostu Maila

Berariazko Osagarria

Gidabaimena

HE

Operario 2

Operario 6

Lanaldi arrunta

9

9

19.609,57

C

1 B

Operario 4

Lanaldi arrunta

8

8

18.363,90

C1 edo B motako gidabaimena 2009/06/08 aurrekoa bada

1 B

Operario 5

Lanaldi arrunta

8

8

18.363,90

B

1 B

Operario Laguntzailea

Lanaldi arrunta edo murriztua % 83,33

7

8

16.899,07

B

1 B

Operario 7

Lanaldi arrunta

8

8

18.363,90

C

1 B

Operario 8

Lanaldi arrunta

7

8

16.899,07

C1 edo B motako gidabaimena 2009/06/08 aurrekoa bada

1 B