Etxeko berri lerrootan. Gogoan izan, aste honetan kaleratuko dugu udako oporraldi aurreko azken aldizkaria. Astearte honetan helaraziko dugu inprentara. Honenbestez, argitalpen honetarako oharrik izanez gero, gaurkoa duzue NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzara (Bordaberri 3 behea) ekartzeko azken eguna. Bestela email bidez igorri erredakzioa@noaua.eus helbidera edo 943 360 321 telefono zenbakira deitu.
Uztailaren 21ekoaren ostean, irailaren 8an plazaratuko dugu oporraldi osteko lehen aldizkaria. Bitarte horretan, webgune bidez egingo dugu zenbait asteetan lan.
Bazkidetza
Kultur elkarte honek uztailero moduan 2023ko kuota hilaren 20an kobratuko die bazkideei asteotan.
NOAUA!kide ez zaretenoi animatu bazkide izatera! NOAUA! Kultur Elkarteko kide izanda, elkartearen erabakietan eskuhartzeko eskubidea izango duzue, beherapenak elkarte honek antolaturiko ekitaldietan, hobaria errenta aitorpenean, eta garrantzitsuena, egitasmo hau babestu eta bultzada emango diozue.
Bazkidetza kultur elkarteko egoitzan bideratu dezakezue, web orrialde honetan bertan, noaua.eus/bazkidetu/ atalean. Edota segidan datorren orrialdea datuekin osatuta.